Martxoan Getxoko udaltzainak Aiboara lekuz aldatuko dira behin-behineko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 4a, 22:45

Udaltzain Etxea zaharberritu bitartean, Getxoko Udaltzaingoa oraingo Algortako Alango kaleko 25 zenbakitik Aiboako udal eraikinera aldatuko da martxoan. Horrela jakinarazi du Getxoko Udal Gobernu Taldeak Udaltzain Etxeko zaharberritze lanetan 2.389.825 euro gastatzea onartu ondoren. Lanak amaitzeko epea 11 hilabetekoa izango denez, udaltzainak datorren urteko otsailera arte egongo lirateke antzinako Getxo II institutuan, ikasleen artean “Aiboatraz” bezala ere ezaguna. Ondoren, bueltan izango lirateke Alangon eta orduko Udaltzain Etxean hainbat aldaketa nabaritu beharko lukete: azaleraren %70eko hazkundea, guztira 3.058 metro koadro, bulegoen hobekuntza eta birbanaketa eta herritarrentzako sarrera lehenengo solairuan kokatzea, horretarako jarriko den arrapala dela medio. Beheko solairuan langileentzako sarrera egongo da eta baita udaltzainen bulegoak eta barneko zerbitzuak. Sotoan, berriz, gela teknikoak, tailer mekanikoa, biltegiak, ziegak eta bestelakoak egongo dira. Gainera tiro egiteko tunela egitea ere aurreikusi da proiektuan, eta oraingoz ekipamendua jarriko ez bada ere, momentuz gunea horretarako egokituko da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun