Gaur eguerdian Getxoko udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean parte hartu ez badu ere,
Imanol Landa Getxoko EAJk udal hauteskundeetarako aurkeztuko duen zerrendako buruak Barajasko atentatua gaitzesten duela jakinarazi nahi izan du. Egungo Getxo Udaleko lehenengo alkateordeak komunikabideei bidalitako testuaren arabera, Landak agertu du “nire gaitzespen gogorrena atzo Barajasen gertatutako atentatuagatik. Bertan zaurituak gertatu direnengan, nire elkartasuna eta, azkenean desagertuta dauden bi pertsonen heriotza konfirmatzen bada, euren senide eta lagunengan ere. Amaitzeko nire nazka, gure herriaren izenean heriotza, suntsidura eta terrorea ereiten dutenentzat”. Era berean, hautagaiak abuztuan sortu zituen
www.ilanda.eu bitakora euskalduna eta erdarazko
www.ilanda.info gunea iragarri ditu. Biak daude copyleft lizentziapean / ilanda.eu.