Ekimen Ibiltariaren amaierako ekitaldia Uribe Kostan, Algortan egin zen joan den larunbateko (urtarrilak 6) eguerdian. Bertan izan ziren baraualdian parte hartu duten herritarrak. Ekitaldian Ekimen Ibiltariaren aldarrikapenak azpimarratzeaz gain, egindako ekimenaren balantze txiki bat egin zuten baraualdia egin dutenek. Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aldetik, "konponbide demokratikorako baldintza demokratikoak behar" direla esan eta "Hitza eta erabakia askatasunez!" proposamenaren erreferentzialtasuna azpimarratu zen. Horren harira, ostegunean Algortan buruturiko Itsasoruntz sarearen ekitaldian Elkarbidek aurkeztutako proposamenari "Euskal Herriari berriro iruzur egin nahi izatea" iritzi zion, eta "errepresio eta zapalketak eragindako egoera baliatuz euren interes eta ikuspegiak inposatu nahi dutenei itxura demokratikoa eginez babesteko beste asmorik ez duen proposamena" dela. Argazkian, larunbateko ekitaldia / Etengabe
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!