Jagoba Terrones ere baraualdian da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 5a, 19:44

Jaen II espetxean "borrokan" dira, joan den asteartetik txandakako baraua eginez, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. "Honakoa, Iñaki de Juana berehala aska dezaten exijitzeko borrokaldia da, Jaen II espetxeko preso politikoak burura eramaten ari direna era muga gabean", azaldu dute. Beste askoren artean, espetxe horretan daukate preso Jagoba Terrones berangoztarra. "Gogoratu behar dugu legediaren arabera Jagobak espetxe zigorra amaituta daukala eta ekimen ibiltaria Uribe Kostan bere kaleratzea aldarrikatzen ari dela. Egoera berean dira Jon Bilbao "Moro" (Astrabudua) eta Marian Perez del Rio (Algorta)", adierazi du errepresioaren aurkako erakundeak. Argazkian, Jagoba Terrones / Etengabe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun