Bakearean Aldeko Koordinadorak sei kontzentrazio egingo ditu bihar Uribe Kostan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 5a, 20:10

Erreskate lanetan aritutakoek Madrilgo Barajas aireportuko T4 terminaleko hondakinen artean Diego Armando Estacioren gorpua aurkitu ondoren, dozenaka elkarretaratzeren berri eman du Bakearen Aldeko Koordinadorak, tartean bihar Uribe Kostan egingo diren sei kontzentrazio isilak. “Ustezko helburu politikoak” eskuratzeko egiten den “bortxakeriaren erabilpena gaitzetsi” eta ETAren desagerpena aldarrikatu zein “gure herriak jasaten duen indarkeriak eragindako heriotzak” salatzeko Algortan, Areetan, Astrabuduan, Erandion, Sopelan eta Plentzian burutuko dira elkarretaratzeak. Leioan, berriz, ekimenak Gabonetako oporrak igarota aurreikusita daude, Irlandesas eta Askartza ikastetxeetan, Barandiaran institutuan eta Leioa eta Erandioko campusean. Argazkian, atzo bezala gaur ere kontzentrazio isila izan da Getxoko udaletxe aurrean. Bertan, 30 bat zinegotzi, udal langile, bizkartzain eta herritarrak batu dira.

Bakearean Aldeko Koordinadorak larunbaterako deitutako kontzentrazioak:

Algorta: Telletxe plazan, 19:30ean.
Areeta: Xake plazan, 19:30ean.
Astrabudua: Josu Murueta plazan, 20:00etan.
Erandio: Irailaren 23 plazan, 20:00etan.
Plentzia: Elizako plazan, 20:00etan.
Sopela: Udaletxe plazan, 20:00etan.

Bakearean Aldeko Koordinadorak ikastetxeetan deitutako kontzentrazioak:

Leioa: EHUko campuseko kafetegi nagusiaren aurrean, 11:15ean. Leioa: Barandiaran institutuko atean, 11:15ean.
Leioa: Irlandesas ikastetxeko patioan, 11:00etan.
Leioa: Askartza ikastetxeko patioan, 10:20an.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun