
Javier Balza sailburuak Artatzako radarrak (Leioa) atzemandako arau hausketetatik eratorritako isunak (lehendabizikoa izan ezik) barkatuko zituela
Eusko Legebiltzarrean iragarri zuen arren, "Eusko Jaurlaritzako
Herrizaingo Sailak ez du itzuli eta ez du itzultzeko asmorik gidariek dagoeneko ordaindutako multen dirua", Antonio Basagoiti
Bizkaiko PPko presidenteak salatutakoaren arabera. "Aipatu saileko informazioan" oinarritu da ordezkari popularra salaketa egiteko. Basagoitiren hitzetan, "ez dagokion kopurua poltsikoratzen ari da Herrizaingo Sailak. Hori dela eta, diru hori ahalik eta lasterren itzuli behar duela uste dugu. Bestela, PPk irmoki beti salatu duena agerian geratuko litzatele,
Trafiko Zuzendaritzak dirua irabazteko asmoa baino ez duela hain zuzen". Ildo horretan, "kudeaketa ezin okerragoa" egotzi eta dimititzeko eskatu dio Andoni Arriola Trafiko zuzendariari. Argazkian, Artatza inguruko errepidea.