Urtarrilaren 2tik egoitza berria du DYAk, Sopelako Akilino Arriola kalean. Momentuz, 9:00etatik 20:00etara egingo dute arreta, baina etorkizunean 24 ordutako zerbitzua ematea aurreikusten dute. Hedapen berri honekin, Uribe Kostako herri guztietara heltzeko aukera izango du DYAk, Sopelako udal iturriek nabarmendutakoaren arabera. Eskualdean lau anbulantzia (Sopelan bat eta gainontzeko hirurak Getxo udalerrian), salbamenduko lur orotako ibilgailu bat, kanpaina-ospitale bat eta lau osasun-bizikleta dago orain. Imanol Garai alkatearen hitzetan, “zerbitzu honek orain arte pentsaezina zirudien arintasuna suposatuko du auzokoak hartatzeko orduan, zalantzarik gabe oso berri ona dena”. Argazkian, Imanol Garai alkatea DYAko anbulantzia ikusten.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!