Horrela, programa informatikoak ikasleei, modu oso errealista batean, gaixo batzuk erakusten dizkio. Gaixo horiekin zain-ziztadaren protokolo guztia egin ahalko dute. "Ikasleek uneoro erreminta egokia erabili beharko dute eta behar bezalako hurrenkeran; bestela simulazioak ez du jarraituko. Horrela, ikasleek bideoan orratzaren neurri egokia aukeratu beharko dute, teknika antiseptiko egokia erabili eta ordenagailuari konektatutako injekzio aparatu bat erabiliz angelu zehatz batean ziztatu beharko dute zaina. Orratza sartzean, benetako gaixoekin nabaritu daitekeen erresistentziaren oso antzekoa hauteman daiteke. Orratza ez bada modu egokian sartzen, gaixo birtualak entzuteko moduan azalduko du mina", azaldu dute.
Ebaluazioa
Behin operazioa amaituta, sistemak ariketa ebaluatzen du ikasleek ariketa nola egin duten jakiteko, hurrengo saiakeretan beraien puntuazioa hobetze aldera. Horrela, puntuazio horiek datu baseetan geratzen dira bilduta ikaslearen aurrerapena ikuskatzeko irakasleak berreskuratze aldera. Simulagailua Medikuntzako hirugarren mailako ikasleak ari dira erabiltzen, Kirurgiako Oinarriak irakasgaian.