Getxoko hilerria handiagotzeko lanak 866.789 eurotan agindu berri dituzte eta sei hilabete eta erdiko iraupena izango dute, Iñaki Zarraoa alkateak aditzera eman duenez. Lanak datorren irailean amaitzea aurreikusten dute eta 1.620 nitxo eta 604 hezurtoki berri egingo dira. Hemendik gutxira hasiko diren lanen bitartez gaur egun dagoen lurzorua "era arrazionalagoan" aprobetxatuko da. Hilerriaren barruko 320 metro koadroko gune batean indusketa lanak egingo dituzte, eta bertan sei bloke ipiniko dituzte, baita horietara heltzeko arrapalak ere. Argazkian, Iñaki Zarraoa alkatea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!