Jolasgunea jarriko dute Santa Eugenia plazan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 8a, 21:14

Itzubaltzeta / Erromoko Santa Eugeniako plazan umeentzako jolasgunea ipiniko dute laster. Dagoeneko lan horiek 12.185 eurotan agindu ditu Getxoko Udalak eta bi hilabetean egon beharko dira maituak. "Inguruko auzotarrek eskatu dute bertan jolasak ipintzea", Iñaki Zarraoa alkateak nabarmendutakoaren arabera. Gune horretan 2-3 eta 6-7 urte arteko umeentzako zabuak ipiniko dituzte, baita hiru malgukidun zabu-aulki ere; eskaileradun dorre bat, txirrista eta 6 urte arteko eskaladarako edo gora egiteko gune bat ere izango dira, 6 eta 12 urte artekoentzako antzeko beste batekin batera. Argazkian, umetxo bat txirristan jolasten / luistxo

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun