EAJk eta EAk osatzen duten "tokiko gobernu taldearen kudeaketa kaskarraren ondorioz, gertatzen ari den diru-zarrastelkeria" salatu du Erandioko PPk. Javier Ruiz bozeramaile popularrak zehaztutakoaren arabera, Q-Atxaerandio aldean kokaturiko industrialdeko ur-horniketa lanetarako 77.000 euro (%40) emango ditu Erandioko Udalak, "34.000 euro (%18) ordaintzea tokatzen zitzaionean". "Hortaz, 43.000 euro galduko ditugu erandioztarrok", deitoratu du Ruizek. Bestalde, Ibae Adebi elkartea deusezteagatik beste 57.000 euro ordaindu beharko direla jakinarazi du PPko zinegotziak. Argazkian, Javier Ruiz Erandioko PPko bozeramailea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!