Aurten ere asteburuan zabalduko dute Astrabuduako ikasketa gela

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 8a, 22:01

Otsaileko azterketak gainean daudela, larunbat eta igandean ateak zabaldu ohi dizkie ikasleei Astrabuduako Josu Murueta kultur etxeak. Aurten ere gauza bera egingo dute. Gauzak horrela, ikasketa aretoa zabalik egongo da urtarrilaren 20, 27an eta otsailaren 3an, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta urtarrilaren 21, 28an eta otsailaren 4an, 9:00etatik 14:00etara, gogotik ikasi nahi duten guztientzako. Argazkian, hainbat gazte ikasketa aretoan azterketak prestatzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun