Merkatari egitasmoaren barruan, Merkataritza Euskalduntzeko Plan Integral (MEPI) hiru garatuko dituzte Leioan, Canada House umeentzako arropa dendan, Kopileioa kopia-dendan eta LeioaVision optikan hain zuzen. "Helburua euskararen erabilera sustatzea da, baina inplikaturiko dendaren bakarkako tratamenduaren bidez, hau da, bakoitzaren egoera linguistikotik abiatuta egingarriak diren helburu zehatzak markatu eta burutzea", azaldu du Karmelo Sainz de la Maza alkateak. "Lan horretan beste eragile bat besterik ez da Leioako Euskara Zerbitzua", nabarmendu duenez. Argazkian, LeioaVision optika.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!