Iñaki de Juana eta gainontzeko "guda bahituen" askatasuna exijitzeko mobilizazioak izango dira bihar eta etzi Uribe Kostan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 10a, 17:09

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituta, "xantaia politikoaren kontra", gose greban 65 egun bete dituen Iñaki de Juana eta "guda bahitu guztiak berehala aska ditzaten" exijitzeko mobilizazioak egingo dira egunotan Euskal Herrian. Besteak beste, bihar, osteguna, elkarretaratzea izango da Leioako Boulebardean, PSE-EEren egoitzaren aurrean. Etzi, ostirala, Algortako Telletxe plazan egingo da kontzentrazioa. Biak ala biak 20:00etan izango dira. Bestalde, joan den larunbatean Donostiako Anoeta belodromoan egitekoa zen eta Espainiako Auzitegi Nazionalak debekatu zuen ekitaldirako, Iñaki de Juanak idatzitako gutunaren edukiak jakitera eman dituzte hainbat hedabidek. Presoak zehaztu duenez, "gatazkaren arrazoien soluzioak soilik ekarriko ditu hainbat belaunaldik borrokatutako justizia eta askatasuna". Azkenik, amnistia eta autodeterminazioaren alde, otsailean zehar baraualdia egingo duela iragarri du Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK). Argazkian, 2006ko azken ostiralean Algortan egin zen elkarretaratzearen irudi bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun