Berangon ere izan dira miaketak azken atxiloketen harira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 10a, 18:11

Saioa Santxez Iturregi eta Aritz Arginzoniz Zubiaurre ETAko ustezko bi kideren bila ari da Ertzaintza, atzo, Garikoitz Etxeberriaren eta Asier Larrinagaren atxiloketekin abiatutako polizia-operazioarekin lotuta. Etxebarria eta Larrinaga Lapurdin, Azkaine inguruan, harrapatu zituzten, eta Amorebieta-Etxanon aurkitutako zuloarekin eta Atxondon topatutako lehergailuekin lotu ditu poliziak, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera. Bi atxiloketok burutu ondoren, miaketak egin zituen Ertzaintzak Elorrion eta Lizartzan; baita Berangoko Sabino Arana kaleko etxebizitza batean ere.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun