
Alfonso Arana musikari getxoztarrak
Sweet Oblivion proiektu berria jarri du martxan eta
Noizpop diskoetxeak kaleratu du bere lehenengo lana:
"Wasted Lovesongs". Cujo taldearen konposatzaile nagusia eta burua da Arana, eta oraingoan bakarka eginiko bere lehen lanarekin dator. Diskoan bere alderik akustikoena azaltzen da, abesti eder eta sosegatuekin. Aranak zazpi disko ditu grabatuak Cujor getxoztarrekin eta Cancer Moon taldeko gitarra-jolea ere izan zen, Noizpopeko iturriek azaldu dutenez. Hala ere, Arana ez dago bakarrik disko honetan, talde oso baten laguntza izateaz gain, berarekin batera Ce neska kantari gaztea azaltzen da, horrela diskoari emakumezko baten ukitua emanez. Abesti bakoitzak bere izatea eta pisua ditu, eta Pablo Jaen (gitarra), Pablo Isusi (baxua) eta Gurru (Cujoko bateriajole ohia) azaltzen dira taldekide moduan. Argazkian, Sweet Oblivion taldeko kideak.