Roberto Laiseka Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak ziklismoa uztea erabaki du, ez delako osatu joan den urteko Italiako Giroan belaunean izan zuen lesiotik. Txirrindulari algortarra erori egin zen Italiako lasterketan, ebakuntza egin zioten, baina azkenean ezin izan da osatu. "Bizikletan dena ematen dut, baina dena ezingo nuela eman ikusten nuen", adierazi zuen atzo Laisekak. Aitarekin, emaztearekin eta lagunekin hitz egin ondoren hartu du ziklismoa uzteko erabakia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!