Herri Norte Taldearen oharra:
HNTk 25 urte bete dituela ospatzeko asteburu bete ekitaldi antolatu dute Athleticzaleek. Horrela, Bilbo, Uribe Kosta eta Hego Uriben honako ekitaldiak izango dira:
Urtarrilak 12, ostirala:
18:00etan, futbol patxanga: Abertzale Sur vs. Herri Norte Taldea, Leioako Sarriena auzoan.
20:30ean, "El Athletic Club en la guerra civil" hitzaldia, Getxoko Txorimalo gaztetxean.
Urtarrilak 13, larunbata:
10:00etan, Katedralerako bisita gidatua (museoa, garaikur aretoa eta zelaia). Prezioa bazkideentzat 3 euro eta bazkide ez direnentzat 5 euro.
13:00etan, herri bazkaria Itzubaltzeta / Erromoko gaztetxean. Txartela 12 eurotan har daiteke.
19:00etan, kontzertua Atarassia Gröp, Los tres puntos eta Blaggers Ita taldeekin, Boluetako Santana 27 aretoan. Sarrera aurretik eros daiteke 10 eurotan edo bertan 12 eurotan.
24:00etan, Sound System, Basauriko gaztetxean.
Urtarrilak 14, igandea:
11:00etan, txikiteoa, Zazpi Kaleetako Goienkale / Somerako Madariaga tabernatik.
13:00etan, kontzertua eta garagardo kupel hustea Indautxuko herriko tabernan.
17:00etan, futbol partida: Athletic Club vs. Villareal, Katedralean.
24:00etan, urteurreneko amaiera.
1981/82 denboraldian sortu zen Athleticeko jarraitzaleen talderik ezagunena. Izan ere, Naranjitoren mundiala Bilbon kokatzeko Katedralean egindako iparreko harmaila berrian, gazte abertzale andana batu zen eta bizi ziren garai dinamikoekin mugimendu berria sortzea berez sortu zen. Hasiera gozoak izan ziren, bi ligak eta kopa ospatzeko aukera izan zela eta Athletic jarraitzeko bidaia jendetsuak burutzen zituztela.
Ondoren, Athletic beherantz egin zuen eta HNT barruan barne eztabaida piztu zen, garai honetan dituen jarrera Athleticzale, abertzale eta antifaxista ezarriz. 1990eko hamarkadan gazte uholde bat sartu zen taldean eta HNT Euskal Herritik kanpo ere joan zen egituratzen. Antiultra fanzinea sortu zen garai horretan. Era berean, arrazakeriaren aurkako ekitaldiei ekin zieten garai horretan eta EUSKAL HERRIKO ZEIN Espainiako Estatuko hainbat futbol taldeetako zale talde abertzale eta ezkertiarrekin anaitasun estua bultzatu zen.
Azken urteotan, HNTk lehentasuna eman dio EUSKAL HERRIKO selekzioen ofizialtasuna bultzatzeko lanei, baina aurkitu du ere maila sozialean eta politikoan zapaldutakoekin bat izateko modua eta La Navaleko langileei, hustutako gaztetxeei, euskal preso politikoei eta abarrei oihartzuna emateko aritu da.
Herri Norte Taldea (HNT)