Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Euskal Udalen Elkarteak (Eudel) akordioa sinatu dute gaur, "gizartearen parte-hartzea bultzatzeko, bakea eta normalizazio politikoa eraikitzeko". Barajasko atentatuaren ondoren, "ETAk herriaren ilusioak apurtu ditu berriro", Ibarretxeren eta Eudelen ustez. "Aurreko su-etena bukatu zenean amildegira joan ginen. Orain berriro joan behar al dugu?", galdetu du Ibarretxek. "Amildegira ez joateko, bide bakarra dago: sare sozial indartsua eratu behar dugu eta gizartearen parte-hartzea bideratu, beste aukera bat lantzeko eta lortzeko", erantzun du. Argazkian, Karmelo Sainz de la Maza Eudeleko presidente eta Leioako alkatea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!