Ostegun honetan, urtarrilak 11, 12:00etan, Raul de la Fuentek zuzendutako "Nömadak TX" film dokumentala jarriko dute ikusgai EHUko Leioa eta Erandioko campuseko areto nagusian, Ostegunetan Zinea jardunaldien barruan. Horixe izango da ikasturteko lehen lauhilabetean eskainiko den azkena. Txalaparta bakarra da musika tresnen artean. Bi lagunek jotzen dute. Bat egite horretatik sortzen den musika ez dagokio ez batari, ez besteari, biak elkar topatu eta elkarrizketan aritzeari baizik. "Nömadak TX" bi musikarik, Oreka TX taldekide Harkaitz Martinez de San Vicentek eta Igor Otxoak izandako desio batetik abiatzen da. Argazkian, Mongoliako bi lagun txalaparta jotzen Otxoa eta Martinezen aurrean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!