“Zutabe” ETAren aldizkariak banatuz erakunde hori lagundu egin zutela egotzita, Erika Bilbao AuBko kide erandioztarraren eta Bizkaiko beste zortzi gazteren aurka gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean ospatzekoa zen epaiketa atzeratu egin dute. Penaleko Bigarren Aretoko epaileak erabaki hori hartu du akusazioaren aldeko lekukotasuna eman behar zuten hainbat polizi epaiketara joaterik ez dutelako izan, tartean egun Afganistanen dabilen bat, eitb24.com-ek jakinarazi duenez. Jesus Alonso fiskalak sei urteko espetxe zigorra eta 1.800 euroko kalte ordaina eskatu du gazte bakoitzarentzat.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!