Neguriko ertzain etxeko agenteek 21 eta 30 urteko bi gizonezko atxilotu zituzten atzo arratsaldean, lesio delituak eta legez kanpoko atxikipena egotzita. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazitakoaren arabera, ustezko delitugileek gizon bati eraso eta zauriak egin zizkioten: zenbait labankada eman zizkioten, horietako bat lepoan (bederatzi sutura puntu eman behar izan zizkioten). Erasoa atxilotuetako batek Getxo udalerrian (ez dute gehiagorik zehaztu) duen tabernan jazo zen, eta biktimak, bere borondatearen kontra, bertan gelditzera behartu zuten. Ertzaintzak gertaeraren berri izan zuenean, ustezko bi egileak atxilotu zituen. Horietako batek, A.E.M. 30 urteko Bilboko bizilagunak, delitu aurrekariak ditu, eta arma zuriz lesioak egitea egotzi diote. Horren anaia, 21 urteko B.E.M. erasoan parte hartzeagatik atxilotu zuten. Gaur goizean geratu dira biak agintaritza judizialaren esku.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!