"Merkeago eta gutxiago kutsatuz" gidatzen irakatsiko du Uribe Kostako Mankomunitateak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 11a, 17:55

EAEko Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) sustatutako "eraginkortasunez gidatzeko" ikastaroa emango dute laster eskualdean, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearen ekimenez. "Modu merkean edo ekonomikoan gidatzen ikastea helburu duten ikastaro hauek izaera teoriko-praktikoa dute eta iraupena lau ordukoa da. Haiei esker, erregaiaren kontsumoa eta CO2aren isurketak %15 inguru gutxitzea lortuko da. Ikastaroa, funtsean, ibilbide bat egitean datza eta ikasleak gidatzeko modua, abiadura eta energia-kontsumoa aztertzean. Horren ostean, eraginkortasunez gidatzeko azalpen teorikoak ematen dira; gero, berriro lehengo ibilbide bera egiten da, jasotako azalpen teorikoak praktikan jarriz. Azkenik, ibilbide bietan kontsumitzen den energia eta batez besteko abiadura alderatzen dira", azaldu dute udal elkarteko iturriek. Izena eman edo informazio gehiago nahi dutenek, 8:00etatik 15:00etara (astelehenetik ostiralera) izango dute horretarako aukera 946 762 674 telefono zenbakira deituz. Argazkian, EEEk ikastarorako jarritako autoak.

Era horretan, ikasleek eraginkortasunez gidatzeak omen dakartzan abantaila hauek egiaztatu ahal izango dute:

- Erregaiaren kontsumoa eta CO2aren isurketak %15 murriztea.
- Auto istripuen arriskua nabarmen gutxitzea, estresa txikiagoa baita.
- Mantentze-kostuen aurrezpena: balaztak, enbragea, abiadura-kaxa, eta abar.
- Hori guztia bidean denbora gehiago eman gabe eta erosoago egonik lortzen da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun