Otsailaren 7ra arte dago maitasun gutunak idazteko aukera Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 11a, 18:42

Bigarren urtez antolatu du "Maite, maitea..." lehiaketa Sopelako Udal Kultura Sailak. Horrenbestez, interesatutako lagunek euskaraz edo gaztelaniaz idatzitako nahi bezain beste gutun aurkezteko aukera izango dute otsailaren 7ra arte. Gaia librea izando da, beti ere maitasuna edo maitasun ezarekin erlazionaturik baldin badago. Lehiaketa bi kategoriatan banatuta egongo da: batetik, gazteak, 12 urtetik 16 urtetara eta 16 urtetik 18 urtetara arteko azpitaldeez osaturik; eta bestetik, nagusiena, beste bi multzok osatzen dutela: 18 urtetik gorakoak eta 60 urtetik aurrerakoak hain zuzen. Sarriak, berriz, adinaren araberako ezusteko oparia eta bi pertsonentzako afaria izango dira, hurrenez hurren. Idatziak lehen aipaturiko eguna baino lehen eman beharko dira Hall Kulturalean (astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 21:00etara) edo Turismo Bulegoan (astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00ak arte, eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara).

Maitasun gutun lehiaketako oinarrietan (pdf, elebidun) zehazten denez, ezinbesteko baldintzak dira hauek: bi orrialdeko gehienezko luzera eta jatorrizko lanak izatea. Gutun bakoitzak izengoiti edo lelo ezberdin bat eraman beharko du. Gutun-azalean kategoria agertuko da. Honen barruan beste gutun-azal bat sartu beharko da, azalean izengoitia zehaztuz eta barruan egilearen datuak aipatuz (izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia). Epaimahaiaren erabakia otsailaren 14an emango dute ezagutzera. Sari banaketa ere egun horretan izango da Hall Kulturalean 19:00etan egingo duten ekitaldian. Saria jasotzeko ezinbestekoa da ekitaldi horretara joatea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun