Leire Escajedo San Epifanio EHUko Leioa eta Erandioko campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Fakultatean, Konstituzio Zuzenbideko irakasle eta Zuzenbide eta Giza Genoma Katedrako ikertzaileak 2006ko JGPA-SIBI saria irabazi du, "Por un avance saludable y sostenible de la Biotecnologia" izeneko lanarengatik. Bioetikaren Nazioarteko Elkarte (SIBI) ospetsuak antolatzen du saria, Asturiasko Printzerriko Batzorde Nagusiaren babesarekin. Saritutako monografia bioteknologiaren aurrerakuntza eta osasun eta ingurumenaren defentsa orekatzeko erronka aztertzen du. Hain zuzen, arlo honetan estatuek eta nazioarteko erakundeak egiten ari diren ahaleginak azaltzen ditu. Saria 12.000 eurokoa da eta, gainera, ingeles eta gaztelaniazko argitaratuko da ale monografiko batean. Argazkian, Leire Escajedo beste sari bat jasotzen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!