
Sopelako Gazteen Informazio Bulegoa 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako jarduerak prestatzen dabil. Hori dela eta, neska-mutilek bete beharreko galdetegia osatu dute tokiko arduradunek, "ahal dela antolaturiko ekintzak zuon interesekin bat etor daitezen eta zuon gustuak ezagutzeko". Besteak beste, ondorengo jarduerak "egokiak izan daitezkeela" uste dute Udalean: argazki (kamera digitalarekin) eta eskalada (praktikak murruan eta Santa Mariñeko haitzetan izango lirateke) ikastaroak, kirol bereziak (haize-tunela, spinning-goming, minigolf, air sports -air football, basket y tenis-, bungy jumping, on line patinak...), jarduera anitzeko (kayak, rafting, hydro-speed, paint-ball...) eta elurretara irteerak, eta abar. "Hauek guztiak zuek proposatutakoei gaineratuko ditugu", adierazi dure. Gazteek otsailaren 2ra arte izango dute proposamenak aurkezteko epea, mezua
oij[a bildua]sopelana.net helbidera bidaliz, 944 065 519 telefonora deituz edo Gazteen Informazio Bulegotik igaroz. Argazkian, gazte bat eskalatzen.