
Astearte goizean, Jesus Miguel Euba
Eroski kooperatibako zuzendariak eta Karmelo Sainz de la Maza Leioako alkateak lankidetza-hitzarmena sinatu zuten. Horrenbestez, merkataritza kateak 30.000 euroko emango dizkio "batik bat Bizkaiko txakolinaren, Leioa udalerriaren eta nekazaritzako elikagaien sektorearen inguruko ehun sozioekonomikoa sustatu, barrutik garatu eta dinamizatzeko jarduerak egitea helburu duen" Mendibile Jauregia elkarteari. Eroskik "ekarpen" hori egin du "jarduten dugun erkidegoa hobetzen lagunduz, gure erantzunkizun sozialaren erakusgarri gisa; beraz, gu kide garen erkidegoa hobetzen lagunduko dugu, mozkinak gizartean eta ingurumenean berrinbertituz", adierazi du Eubak. Argazkian, 2006ko apirilaren 30ean, Leioako Mendibile gaztetxea zena oroitzeko eta
"batzuen patrikak betetzeko balio duen" Txakolinaren Museoa eta jatetxea bihurtu izana salatzeko ekitaldia
Gaztetxe Martxa zela eta.