Manparadun taxirik ez dago oraindik Getxo udalerrian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 11a, 21:12

Getxoko Udalak 8.414 euro emango dio 46 lagunek osatzen duten Getxoko Taxilarien Elkarteari. Imanol Landa zinegotziak zehaztutakoaren arabera, "horren barruan dago" taxietan segurtasun neurriak jartzeko %25eko diru laguntza. Isaac Vazquez taxi-gidari getxoztarren presidenteak adierazi du udalerrian momentuz ez dagoela manpara duen taxirik. “Bere egunean eskatu zutenek ez dute oraindik jarri, agian Getxon taxien zerbitzua ez delako Bilbokoa bezalakoa, tartean, bidaien iraupenari dagokionez. Gainera, elementu horiek suposatzen duten oztopo fisikoagatik erosotasuna eta kalitatea galtzen dira. Horrek ez du esan nahi Getxo beste udalerri batzuk baino seguragoa denik; taxilariak beti izaten du buruan bere lanbideak dakarren arriskua”. Argazkian, segurtasun-manpara taxi batean.

"Zerbitzu publiko hobeagoa eskaintzea" da urte amaieran Udalak eta Getxoko Taxilarien Elkarteak sinatutako hitzarmenak duen helburu nagusia. 8.414 eurotako dirulaguntza emango du tokiko erakundeak eta hitzarmena urte baterako izango da (lau urtetarako luzatzeko aukera dago). Hitzarmenaren arabera, taxilarien elkarteak Udal Komunikazio eta Turismo sailen eta Kultur Etxearen eskuetan jarriko dute ibilgailuen ateetan eraman beharreko publizitatea, herritarrei zenbait mezu edo informazio interesgarri igorri ahal izateko. Era berean, taxi-gidariek udaltzainei eta Babesgo Zibilari trafikoaren, istripuen eta abarren ganeko informazio-laguntza eskaintzeko konpromisoa hartu dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun