Suzko barrikada jarri dute goizean metroan, Algorta eta Bidezabal artean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 12a, 17:30

Metro Bilbaok 9:50ean berrekin dio Aiboa eta Plentzia arteko ohiko zerbitzuari. Tarte horretako tren zerbitzua etenarazi dute 9:25ean, ezezagun batzuek Algorta eta Bidezabal arteko trenbidean suzko barrikada bat jarri dutenean, konpainiako iturriek jakinarazitakoaren arabera. Aldi berean, egiten ari diren ikerketen arabera, euskal errepideen sarean ere antzeko sabotajeak gertatu dira. Gertatutakoaz ohartu orduko, Metro Bilbaok larrialdietarako protokoloa abiarazi du. ATNk argindarra moztu du zati horretan, suhiltzaileak sua itzaltzera sar zitezen. Horren ondorioz, Aiboa eta Plentziako geltokien arteko zerbitzuan 20 minutura arteko atzerapenak izan dira. Metro sarearen gainerakoan ez da gorabehera nabarmenik egon.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun