Getxoko udaltzainek egindako alkoholemia-probetako emaitzak hobera egin dute Gabonetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 12a, 17:37

Gabonetan zehar Getxo udalerrian egindako alkoholemia-kontroletan positibo eman zuten gidarien kopurua %0,5 jaitsi da, ekainean egindakoekin alderatuz, udal iturriek nabarmendu dutenez. Getxoko Udaltzaingoak 389 alkoholemia-proba egin zizkien ibilgailuen eta motozikleten gidariri, joan den abenduaren 11tik urtarrilaren 5era bitartean. Getxoko Udalak emanf¡dako datuen arabera, ibilgailuetako gidariei egindako 381 probatatik %3,6k positibo eman zuten (ekainean %4,1). Horrek %0,5eko jaitsiera izan dela erakusten du. Motozikleten kasuan ez zen positiborik egon.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun