Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du Orkatz Gallastegiren (argazkian) aurkako zigorra, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Jose Maria Lidon epailearen gaineko informazioa Urtzi Muruetari ematea leporatuta,
26 urteko espetxealdia ezarri zioten, 2005eko abenduan, Berangoko euskal preso politikoari. "Orkatz hasieratik zegoen kondenatuta. Horretarako atxilotu zuten. Lidon ustez hil zutenak hilak ziren, eta errudun zuzenen bat behar zuten, bide batez, Lidonen familiarrek kasu hauetan errudunei aplikatzen zaien 'erantzukizun zibila' jasotzeko. Eta Orkatz kandidato ona zen Ertzaintzarentzat, Eusko Jaurlariarentzat. Eta hor dago, espetxean, Ertzaintzak, Eusko Jaurlaritzak, Espainiako auzitegiek, Espainiako Gobernuak, dirua legezko itxurak eginez kobratu beharrak, El Correok eta bestek kondenatuta", salatu du errepresioaren aurkako erakundeak.