Asteburu honetan zabalduko dituzte ikasteko gelak Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 12a, 18:08

Otsaileko azterketei begira, larunbat honetatik (hilak 13) aurrera, ikasketa gelak egongo dira zabalik asteburuetan, Leioa eta Erandioko campusean, EHUko ikasleentzat. Gauzak horrela, urtarrilaren 13, 14, 20, 21, 27 eta 28an, eta otsailaren 3 eta 4an Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasgelategian ikasteko aukera egongo da, 9:00etatik 19:30era arte. Hala ere, larunbat goizetan, aipatu fakultatearen ordez, Liburutegi Nagusia irekiko dute 9:00etatik 13.00etara. Ordu horretatik aurrera berriro ikasi ahal izango da Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasgelategian.

Bilbon ere Ekonomia eta Empresa Zientzien Fakultateko eraikin nagusiko beheko solairuko ikasgelak eta Bilboko Ingeniaritza Eskolakoak (Luis Briñas-etik sartuz) egongo dira zabalik egun eta ordutegi berean. Guztira, 2.000 leku inguru eskainiko dira ikasteko, horietariko 1.150 Bilbon.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun