"Argi utzi nahi dugu ez ditugula horrelako ekintzak gustuko. Baina, halere, Euskal Herriaren aurkako erasoekin jarraitzen badute, herri honek tinko erantzungo du", ohartarazi dute ustez agertutako eskuorrietan. Gainera, "ekintza honek auzokideengan sortu dituen eragozpenak" direla eta, barkamena eskatu diete herritarrei.
EAJ, EA, PSE-EE, PP eta EB-Berdeak alderdiek osatzen duten tokiko Bozeramaileen Batzak ez ezik, EAEko Ezker Batuak ere plazaratu du oharra Berangokoa zein Donostiako kutxazain baten aurkako erasoak gaitzesteko. Egileei "indarkeria behingoz alde batera utzi eta askatasuna eta bakea nahi duen euskal gizartea bakean uzteko" eskatu diete.
Berangoko udaleko Bozeramaileen Batzaren oharra:
Berangoko udaleko Bozeramaileen Batzak, 2007ko urtarrilaren 12an eginiko batzarrean, EAJ-PNV, EA, PSE-EE, PP eta EB alderdiek osatzen dutena, udaletxearen kontra atzo egindako erasoa dela-eta ondorengoa adierazi nahi du:
1. Udalerriko ondasun kontra egindako eraso biolentoen aurka azaltzen garela eta era honetako jokabideak baztertzen ditugu.
2. Euskadin elkarbizitzaren normalizazio prozesuan aurrerapausuak emateko, ezinbestekoa da giza eskubideak errespetatzea eta jokabide demokratikoekin jardutea.
3.Gatazka oro konpotzeko ezinbestekoa da elkarrizketa.