Segi gazte erakundeak Jarrai-Haika-Segi sumarioaren aurka deitutako borroka eguneko ekitaldiak saihestea agindu die EAEko eta Nafarroa Garaiko gobernuei Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak.
Gara.net-ek jakinarazi duenez, Garzonek Segiko mobilizazioak ekiditeko “behar diren neurriak har” ditzaten agintzen duen autoa bidali du EAEko Herrizaingo Sailera eta Espainiako Gobernuak Iruñan duen Ordezkaritzara. Era berean, borroka eguneko antolatzaileei parte hartzeko deirik egin ez dezaten exijitzeko agindua eman du Baltasar Garzonek. Agindu horren arabera antolatzaileek zein parte hartzaileek “sor daitezkeen kalteengatik izan dezaketen ardura penalaz ohartu” behar izango zaie. Goizean Uribe kostan ez da gertatu enfrentamendurik, baina Euskal Herrian
gutxienez zortzi atxilotu izan dira. Iluntzerako Uribe Kostan
mobilizazio gehiago deitu ditu Segik.