Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak Xabier Paya (argazkian) bertsolari algortarrari zorionak emateko ekitaldia antolatu du, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren azken edizioa irabazi ondoren. Ekitaldia ostegun honetan, urtarrilaren 18an, izango da Algortako Villamonte kaleko kultur aretoan, arratsaldeko 7etatik aurrera. "Ekitaldiak, Getxo herriaren izenean, zorionak eman eta esker ona adierazi nahi dio gazteari eta horretarako, hitz eta bertso batzuen ondoren, bertsolari gonbidatu batek kantatuko du", azaldu dute udal iturriek. Bertsolaria izateaz gain, Payak interpretari egiten du lan, itzulpen lan batzuk egiten ditu, tartean Peter Pan ipuin ofizialaren bigarren partearena (“Peter Pan eta jaka eskarlata”) eta bertso eskoletako materiala egiten ere dihardu, tartean Mainontzi mahai-jokua.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!