Kultura 2007-01-15 20:24

Inauterietarako mozorroa prestatzen hasiko dira txikienak larunbatean Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri
Laster izango ditugu gainean Inauteriak. Hori dela eta, hurrengo larunbatetarako -otsailaren 3a kenduta-, mozorro tailerra antolatu du Barrikako Kultur Etxeak, batez ere 4 eta 10 urte bitarteko umeentzat. Gauzak horrela, urtarrilaren 20an, 27an eta otsailaren 10ean gogoko duten jantzia egiteko aukera izango dute neskato-mutikoek. Hitzordua, ohi bezala, udaletxean izango da, liburutegia izandakoan, goizeko 11:30etik aurrera. Egindako mozorroak Barrikako Udala otsailaren 19rako antolatzen ari den Inauteri Jaian eramango dira. Gainera, aita-amak ongi etorriak izango dira, mozorroa prestatzen laguntzeko, bertoko kultur iturriek nabarmendu dutenez. Hortaz, ez ahaztu arropa zaharra edo eskolako bata ekartzea!. Argazkian, Barrikako hainbat ume Inauterietarako prest.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa