Barrikan ez ezik, Erandion ere Inauteriak prestatzen hasi jada. Horrenbestez, kartel lehiaketaren bigarren edizioa deitu dute kultur arduradunek eta urtarrilaren 19ra arte egongo da lanen bat aurkezteko epea, Kultura Sailean zein liburutegian. Irabazleak 1.500 euroko saria jasoko du. Bitartean, argibideak eskatzeko aukera badute lehiaketan parte hartu nahi dutenek. Horretarako Kurtura, Gazteria eta Kirol Arloarekin jarri beharko dira harremanetan zinemagileak. Aipatu saila udaletxean bertan dago, hau da, Irailaren 23a plazan. Hala ere, telefonoz (944 890 140 / 946 025 891 / 946 025 899), faxez (946 025 892) edo e-postaz (
gazteinfo[a bildua]erandioko-udala.net /
kultura[a bildua]erandioko-udala.net) ere badago horretarako aukera. Argazkian, igaz irabazi zuen Cristina Leal Arte Ederretan lizentziatua, Mikel Arieta-araunabeña alkatearekin batera.