Otsailaren 28an Orkatz Gallastegi (Berango),
Aimar Hidalgo (Algorta) eta Gaizka Gañan (Santurtzi) gazteen kontrako epaiketa egingo da Espainiako Auzitegi Nazionalean, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Fiskalak 18na urteko espetxe zigorra eskatzen die, Algortan 2000ko abuztuaren 2an autobus bat erretzea leporatuta. "Akusazioaren froga bakarrak Ertzaintzak aurkeztu zituen 2004an: autobusa erre ondoren inguruan aurkitu omen zituzten hiru pertsona hauen ADN aztarnak nonbait. Berriro ere salatu nahi dugu Ertzaintzaren prozedura hau. Nondik-nora sinistu behar diogu polizia honi, lau urte pasa ondoren aurkeztutako ADN froga horien inguruan? Non daude berme juridikoak? Ertzaintzak nahi duena espetxera bidali dezake politikoki Jaurlaritzari interesatzen zaiolako?", salatu du errepresioaren aurkako erakundeak. Argazkian, orain gutxi,
Orkatz Gallastegi berangoztarraren aurkako 26 urteko zigorra berretsi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak.