Peru Vidal bertsolari leioaztarrari dagokio Abra saria eskualdera ekartzea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ots. 22a, 21:02

Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE) antolatuta, larunbat honetan, otsailak 24, jokatuko da seigarren urtez Abra Saria. Aurrekoetan bezala, Euskal Herri osotik etorritako sei bertsolari gazte arituko dira norgehiagokan, aurtengo txapela lortzeko, Areetako Andres Isasi musika eskolan 19:00etatik aurrera egingo den saioan. Izan ere, bertsolari belaunaldi berriei bultzada ematea du helburu lehiaketak. Leioako Peru Vidal izango da Uribe Kosta eskualdeko ordezkaria eta hainbat zalek beragan jarri dute konfidantza Xabi Payak 2004an lortutako txapela berreskuratuko duelakoan. Horretarako, Ander Elortegi (Gernika), Aitzol Barandiaran (Ataun), Odei Barroso (Urruña), Maialen Belarde (Zumaia) eta Izar Mendigurenekin (Laudio) jokatu beharko du garaikurra leioaztarrak. Argazkian, Peru Vidal / Bertsozale Elkartea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun