Abenduaren 16ean kaleratzekoa zen hasieran, urtarrilaren 18a baino lehenago jakinaraziko zutela esan zuten orduan, eta, atzo zabaldutakoaren arabera,
Espainiako Auzitegi Gorenak otsailaren 8ra arte atzeratu du Jarrai-Haika-Segiren aurkako ebazpena kaleratzeko data. "Zilegitasunik gabeko erabaki eta auzitegi batek inposatu nahi duen eraso berria baldintzatzearren", hainbat eta hainbat izan dira azken hilabeteotan Euskal Herriko gazteek aurrera eramandako ekimenak. Azkenak, joan den ostiralean izan ziren, non Itzubaltzeta / Erromon 52 lagunek parte hartu zuten iluntzeko manifestazioan, poliziarik inguruan ez zela. Algortan, berriz, txakurra eta katua bezala ibili ziren bertaratutako Ertzainen bi furgoiak eta Telletxen bildutako 65 bat gazteak, batzuk hara besteak horra, bai manifestazioa abiatzera joan zenean, bai San Nikolas plazan batzea erabaki zutenean. Hala ere, ez zen istilurik egon. Eskualdeko auziperatu bakarra Aiboa Casares astrabuduarra da, 3 urte t'erdi kartzelan eman ostean 4 urteko zigorra jaso zuena. Bestalde, gaueko 11:30ak aldera, ezezagunek Algortako batzokiari eraso zioten beisboleko bateez, eta leiho-saretak eta beirak hautsi zituzten. Argazkian, Itzubaltzetako manifestazioa.