Ertzaintzak O.M.S. 28 urteko gizonezkoa atxilotu zuen atzo Leioan, genero indakeria delitua egotzita. Astelehenean, goizeko 6:30ean, hainbat lagunek poliziari hots egin zioten, Kandelazubietako kaleko etxebizitza batean gizon batek emakumea kolpatzen ari zela ohartaraziz, Eusko Jaurlaritzako
Herrizaingo Sailak jakinarazitakoaren arabera. Bertara heldutakoan, bere bikotekideak eraso egin ziola adierazi zien ertzainei andrak. Aurpegian kolpeak eta begi bat handitua zuen. Antza, hainbat ukabilkada eman zizkion gustezko erasotzaileak; baita ileetatik heldu burua paretaren kontra kolpatzeko ere; guzti hori euren seme-alaba txikiak bertan zirela. Horrenbestez, O.M.S. atxilotu zuen Ertzaintzak eta emakumea ospitalera eraman behar izan zuten zauriak osatzeko. Argazkian, emakumeen aurkako erasoak salatzeko, Getxoko Bilgune Feministak Algortan egindako kontzentrazioetako bat.