Ertzainek gizonezko bat atxilotu dute Astrabuduan patruila-autoko argiak apurtu dizkielakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 16a, 21:00

Ertzaintzak S.E.C. 40 urteko gizonezkoa atxilotu du atzo gauean Astrabuduan, desobedientzia delitua egotzita. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazitakoaren arabera, gauerdirako bost minutu falta zirela, San Lorentzo kalean utzi zuten patruila-autoa ertzainek, "inguru horretan zenbait gestio egiteko". Metro gutxi batzuk urrundu zirenean, gizonezkoa sabaira igo eta larrialdietarako argien sistemari (argi birakariak eta sirenak) ostikadak ematen hasi zela diote polizia iturriek. Ertzainek hori egiteari uzteko eskatu arren, ez zien jaramonik egin eta uko egin zion identifikatzeari. Kalte txikiak egin omen ditu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun