Gazte bat atxilotu dute Leioan arreba kolpatu eta mehatxatzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 16a, 21:18

Ertzaintzak WA.F.M. 27 urteko gizonezkoa atxilotu dute goizeko ordu txikietan Leioan, arreba kolpatu eta mehatxatzea leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazitakoaren arabera, goizaldeko 1:15ak aldera jaso dute emakumearen abisua polizia agenteek. Bertara heldu direnean, anaia etxera heldu eta neskak zarata egiteagatik errieta egin dionean, ezkerreko masailean ukabilkada eman eta aizto batekin amenazu egin diola adierazi die polizia agenteei. Hori dela eta, emakumea bertatik ihes egin eta telefono-kabina batetik hots egin du Ertzaintzara. Biktima polizia agenteekin hitz egiten zegoela agertu da WA.F.M. eta bertan atzeman dute. Bihar goizean eramango dute epailearen aurrera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun