Juan Martinez de Irujo pilotari nafarrak irekiko du txotx garaia, "gure sagardo berria" oihu eginda. Ekitaldia 2006ko uztaren aurkezpenaren barruan doa, asteazken honetan Astigarragako Sagardoetxean egingo den aurkezpenaren barruan, alegia. Urtero bezala, txotxa irekitzea izango da momenturik handiena, Sagardo Berriaren Egunaren 14. edizioan. Aurten Bereziartua sagardotegian izango da ekitaldia, eta "ezin hobea datorren" uztaren lehendabiziko kupela irekiko dute bertan, Astigarrako Sagardoetxeko iturriek adierazi dutenez. Aurretik, sagasti museistikoan, Marinez de Irujok sagarrondo berria landatuko du, urtero bezala, naturaren indarra eta berritzeko gaitasuna sinbolizatu nahi duen ekintza gisara, urtero sagardoaren inguruan mahaian esertzeko aukera eskaintzen baitu.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!