"El florido pensil" taularatuko dute berriro bihar Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 16a, 21:55
Asteazken honetan, urtarrilak 17, 12:00etan, "El florido pensil" antzezlana egongo da ikusgai berriro Euskal Herriko Unibertsitateko Leioa eta Erandioko campuseko areto nagusian, Asteazken Kulturalak jardunaldien barruan. Horixe izango da ikasturteko lehen lauhilabetean eskainiko den azkena. Ttantaka antzerki taldearen lan honek gerra osteko Espainiako irakaskuntza sistemaz barre egiten du. Kike Diaz de Rada, Zorion Egileor, Paco Obregón, Patxi González eta Jose Ramon Soroiz dira aktoreak, eta Fernando Berrues eta Mireia Gabilondok zuzentzen dute. Antzezlana 1996an estreinatu zen eta hamar urteren buruan taularatu dute berriro.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun