Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez, martxoaren 1etik 9ra artean epaituko dituzte, Parisen, Manex Zubiaga algortarra eta Lexuri Gallastegi berangotarra (argazkian). Fiskalak 15 urte inguruko espetxe zigorra eskatzen die, hainbat delitu egotzita: gaizkile taldeko kideak izatea, ekintza terroristak prestatzea, armak edukitzea, munizioa edukitzea, lapurreta egitea, dokumentazio faltsua edukitzea, matrikula faltsuak erabiltzea… Argazkia: Etengabe.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!