Kartzelan 25 urte bete dituela, Jon Bilbao presoaren askatasuna aldarrikatuko dute ostiralean Astrabuduan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 17a, 20:13
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak ostiral honetan, herri guztietan, Iñaki de Juanaren aldeko mobilizazioak egitera deitu duen arren, Uribe Kosta eskualdeari dagokionez, Astrabuduan egingo da manifestazioa, 19:30ean, "Jon Bilbao Moro askatu!" lelopean, eta gainerako herrietan ez da iluntzeko kontzentraziorik egingo. Bilbao preso eman ditu 25 urteak, "hainbat eta hainbat kartzelatan sakabanatuta", errepresioaren kontrako erakundeak azaldutakoaren arabera. Espainiako Auzitegi Nazionalak bi espetxe zigor ezarri zizkion bere garaian Jon Bilbaori, bata, 4 urte, 2 hilabete eta egun batekoa, eta bestea, 26 urte, 8 hilabete eta egun batekoa. Biek batera, 30 urteko espetxe zigorra egiten dute. Hau guztia salatzeko manifestazioa izango da etzi Astrabuduan. Argazkian, Jon Bilbao "Moro" / Etengabe.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun