Lau urtetan udal zergak %15 igotzea egotzi dio EAJri Erandioko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 17a, 21:10
Erandioko PPk tokiko gobernu taldeak ezarritako udal zergen igoera berraztertzea eskatu du, "dagoeneko badakigulako Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) %2,5 baino ez duela gora egin 2006an". Javier Ruiz popularren bozeramaileak azaldutakoaren arabera, "zergak %3,8 igotzea onartu zuenean EAJk, KPI %2,9koa zela adierazten zuten txostenek. Orduan gehiegizkoa zen, baina orain ziurtasun osoz badakigu udal tasak KPI baino %1,3 gehiago igo dituztela". Jarrera hori "ohikoa" dela salatu du Ruizek: "legegintzaldiaren hasieratik, urte bat bai eta hurrengoan ere KPIren gainetik handitu ditu zergak EAJk, azken lau urtetan %15eko gorakada pilatuz; erandioztarren soldaten igoeraren gainetik beraz". Argazkian, Erandioko udaletxea.
Zinegotzi popularraren hitzetan, "horrelako gorakada ezin da gurea bezalako udalerrian onartu, ekonomia aski onbideratuta daukagunean. Diruzaintzako azken txostenaren arabera, bost milioi euro ditugu banketxeetan".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun