Txakurrak aske nahi ditu Getxoko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 17a, 21:35
Urtarrilaren 26ko udalbatzarrean, txakur eta gainontzeko etxe-abereentzako guneak prestatzea eskatuko du Getxoko PPk, "kanpoan daudela, euren jabeei lotuta egon behar ez daitezen". Marisa Arrue popularren bozeramaileak azaldutakoaren arabera, "gaur egun abereak aske ibiltzea debekatzen du udal ordenantza batek. Auzokide askorentzat egokia da neurri hori, baten batzuei ez zaielako gustatzen animaliak inguruan izatea eta, askotan, arrisku egoerak sor daitezkeelako. Hala ere, ezin dugu aintzat hartu gabe utzi abereak izaki bizidunak direla eta, beraz, askatasunez ibiltzeko eskubidea dutela. Ariketa, korrika eta salto egin behar dute". Argazkian, boxer arrazako txakurkumea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun