Erandion 440 jostailu arriskutsu erretiratu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 17a, 21:53
Erandioko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak burutu duen ikuskaritza kanpainaren baitan 440 jostailu erretiratu ditu herriko hainbat dendetatik, legeak agindutako segurtasun baldintzak betetzen ez zituztelakoan. Udal iturrien arabera, herriko hamabi establezimendutan egin ziren ikuskaritza lanak: sei bazar, bi liburu-denda, estanko bat, opari-denda bat, jostailu-denda bat eta beste supermerkatu batean, etiketak, baldintzak eta bermeak legez agindutakoaren arabera jarrita zituzten begiratzeko. Argazkian, jostailu-denda bat.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun